Gizartea -
Heriotza
Mixel Bergougnan 'bakearen artisauetako' bat hil da
Baionako ospitalean hil da.
EITB.EUS
Mixel Bergougnan hil da, "bakearen artisaua" eta Luhusoko operazioan atxilotutako bost lagunetako bat. Kazeta.eus atariak jakinarazi duenez, Baionako ospitalean hil da.
Baigorriarra sortzez, ingeniari eta mahastizaina zen eta Ipar Euskal Herriko garapen ekonomikoaren alde egindako lanagatik ezaguna.
Azken hilabeteetan modu aktiboan parte hartu du bake prozesuan; hain zuzen ere, Txetx Etcheverry, Mixel Berhokoirigoin, Beatrice Molle eta Stephane Etxegarairekin batera atxilotu zuten Luhusoko polizia operazioan.
Epailaren aurrean deklaratu ostean, Frantziako Auzitegiko epaileak kontrol judizialpean aske utzi zituen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea