Gizartea -

Gatazka aireportuetan

Kontrolatzaileek ez dute greba mehatxua erretiratuko

USCA sindikatuko batzordea ostegunean bilduko da. Egun horretarako aldaketarik ez bada, grebarako data erabakiko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daniel Zamit kontrolatzaileen sindikatuko bozeramaleak USCAk ez duela greba mehatxua kenduko azpimarratu du, "AENA negoziaketa mahaian esertzeko bide bakarra izan da, hilabete t''erdi denbora alperrik galtzen egon ondoren".

USCAko Zuzendaritza Batzordea ostegunean bilduko da "Sustapen ministerioari denbora gehiago izan dezan" gu berriro negoziaziora deitzeko.

Ostegunerako egoerak ez badu hobera egiten, USCAk grebarako data erabakiko du. Horrela gertatzen bada, greba ez litzateke hil honen 22a baino lehenago izango, legearen arabera grebarako deia egiten denetik 10 egun pasa behar baitira.

Kontrolatzaileen sindikatua Sustapen ministerioak bere jarrera aldatu eta negoziazioa onartzearen zain dago, izan ere, USCAren ustez, "beraiek izan ziren negoziazioa apurtu zutenak".

Gauzak horrela, "AENA negoziazio mahaian eserita dagoen bitartean ez da grebarik egongo" adierazi du Daniel Zamit bozeramaleak.

Zamiten hitzetan, emandako "aurrera pausuak paperean sinatzen badituzte" greba egiteko mehatxua erretiratu egingo lukete. Hala ere, ez du uste horrelakorik gertatuko denik "AENAk lege dekretuak jardunaren eta atsedenen inguruan dakarrena bakarrik sinatu nahi du".

Concepción Gutierrez Estatuko Garraioetako idazkariak negoziaketetan egindako azken proposamenak onartzea eskatu zion USCAri larunbatean. Hori egiten ez badute, grebarako eguna eta ordua erabaki dezatela esan zien, lehen bait lehen gutxienezko zerbitzuak ezarri daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea