Gizartea -

Kontrolatzaileen greba

Kontrolatzaileei "xantaia" erabiltzea leporatu die Gobernuak

Estatuko Garraioetako idazkariaren hitzetan, kontrolatzaileek "gehiago irabazi, gutxiago lan egin eta legea alde batera uztea nahi dute".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Concepcion Gutierrez Estatuko Garraioetako idazkariak azken proposamenak onartu edo, bestela, grebarako eguna eta ordua zehaztea eskatu die kontrolatzaileei. Horrela, gutxienez, gutxienezko zerbitzuak ezarri eta hiritarren mugikortasuna bermatzea posible izango da.

Madrilen egindako prentsaurreko labur batean, USCA sindikatuaren jarrera "xantaiaren kulturan" oinarrituta dagoela salatu du Gutierrezek, hauen helburu nagusia "pribilegio" batzuk lortzea omen da, hiritarren ongizateari eta ekonomiaren suspertzeari kalte nabarmena eginez.

Garraioetako idazkariaren esanetan, akordio batera iristeko ezinbestekoa da USCAk grebarako mehatxua mahai gainetik erretiratzea.

200.000 euro urtean

Gutierrezek gogor kritikatu du kontrolatzaileen jarrera, izan ere "eskaintza oso eskuzabala" egin zaie, urteko 200.000 euro inguruko soldata, eta hauen helburua "gehiago irabazi, gutxiago lan egin eta Gobernua, Parlamentua eta epaileen oniritzia jaso duen legearen gainetik pasatzea baino ez dute nahi".

Datorren astean Defentsa Ministerioarekin akordioa sinatuko dutela esan du Sustapen ministerioko ordezkariak. Akordio horri esker, kontrolatzaile militarrek abiazio zibilaren inguruan jasoko duten prestakuntza zehaztuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea