Gizartea -
Sutea
Adingabe bat ospitaleratu dute Bilbon, bere etxebizitzan sutea izan ostean
Basurtuko ospitalean artatu behar izan dute 13 urteko adingabea kea arnasteagatik.
Agentziak | Erredakzioa
13 urteko adingabe bat Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute, Bilboko bere etxebizitzan izandako sutean kea arnastu ostean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Sutea larunbat honetako 17:50ean piztu da Arangoitik auzoko Egileor kalean. Itxura denez, manta elektriko batek su hartu du, eta horrek ke asko eragin du.
Gertaera jazo denean, etxebizitzan gutxienez pertsona bat zegoen, 13 urteko adingabe bat. Hasiera batean, ezbeharraren lekura bertaratu den anbulantzia bateko langileek artatu dute gaztea, baina ondoren, Basurtuko ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea