Gizartea -
Agresión ultra en Bilbao
Betisek 'irmoki' gaitzetsi du ultra batek Bilbon egindako erasoa
El club ha señalado que el agresor, que ha sido identificado, "bajo ningún concepto representa a la afición verdiblanca".
eitb.eus
Real Betis taldeak "irmoki" salatu du ultra batek Bilbok egin duen erasoa.
Twitterren zabaldutako bi mezutan, talde sevillarrak esan du erasotzailek "inola ere ez" duela ordezkatzen zalego txuri-berdea.
"Horrelako gertakariak futbolak eta Betisek sustatzen dituzten baloreen kontrakoak dira, gure kiroletik desagerrarazi behar ditugu", azaldu du.
Erasoaren egilea eta berekin zeuden beste bi zaleak identifikatu egin ditu Ertzaintzak.
EiTBk jakin ahal izan duenez, erasotzailea ez da Betisen bazkidea, eta Bilbora joan da partidurako sarrerarik izan ez arren.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, biktimak ez du salaketarik jarri, ondorioz, itxitaz eman dute auzia, horrelako erasoengatik ez baita atxiloketarik egiten.
Sare sozialetan zabaldutako bideoan ikus daitekeenez, gazte bat terrazan eserita dagoen gizonezkoarengana hurbildu da —antza, zoriz aukeratutakoa— eta "Zu, Gabilondo, Arriba España, zer zara ETA zalea?" esan dio. Segidan, edari bat bota dio, eta jo egin du gero. Bideoan, grabatzen ari den pertsonaren barre-algarak entzuten dira.
Irudietan hirugarren pertsona bat barrez ageri da, baina ez du erasoan parte hartzen.