Gizartea -

San Prudentziorako iragarpena

Santu txizontziak Gasteiz bustiko du

Goizaldean ateri eutsiko badio ere, egunean zehar euria egin lezake. Hotz egingo du, 0 ºC-ko minimoekin. Eguerdian giro epelagoa izango da.

Aterkia eskura eduki beharko dute arabarrek. Artxiboko argazkia: EFE
2012ko San Prudentzio. EFE
Aterkia eskura eduki beharko dute arabarrek. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Prudentzio Arabako patroia da, eta bazterrak bustitzeagatik du ospea; hala, askok santu txizontzia deitzen diote. Bada, ospeari zor, aurten euri kontuak izango dira Gasteizen San Prudentzio jaietan.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak apirilaren 28rako prestatu duen iragarpenaren arabera, ateri eutsiko dio goizaldean, eta danborraden erretretak euri barik egin ahalko dituzte Probintzia plazan. Hotz egingo du, eta termometroak 0 ºC-raino jaitsiko dira. Hain justu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du Araban gauerditik 09:00ak arte muturreko tenperatura baxuak eta izotza espero baitituzte.

Egunean zehar, iparraldetik joko du haizeak, eta horrek itsasotik hodeiak eramango ditu barnealdera. Hori horrela, egunaren erdiko orduetan zirimiria egin dezake. Azken orduetan, ordea, ez da prezipitaziorik espero.

Tenperaturei dagokienez, eguerdian aurreko egunetan baino zertxobait gehiago epelduko du, eta beroenak 13-14 ºC-koak izango dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eguraldia Bilbao San Prudentzio argazkiak Gizartea Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Jaiak