Gizartea -

Lan istripua

47 urteko langile bat hil da Zornotzan, Ganeko igerilekuetan

Antza denez, garbiketa lanak egiten ari zen. Konorterik gabe topatu dute igerilekuko aldageletan eta osasun langileak gizona suspertzen ahalegindu badira ere, bertan hil da.

47 urteko langile bat hil da Zornotzan, Ganeko igerilekuetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko langile bat hil da gaur goizean Zornotzako Gane kirolguneko igerilekuetan, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Iturri batzuen arabera, gas ihesa izan da instalazioetan, eta horrek eragin du langilearen herioza, baina alkateak gezurtatu egin du bertsio hori.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 12:50ean jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek. Gizonezkoa konorterik gabe topatu dute, lurrean, Jauregizahar auzoko igerilekuko aldagelatan.

Aldi berean, suhiltzaileek gas ihes baten berri izan dute —CO karbono dioxidoa— eta bertaratu direnean isuria baieztatu eta ingurua aireztatu dute.

Osasun langileak gizona suspertzen ahalegindu badira ere, bertan zendu da. Hildakoa 47 urteko Zornotzako bizilaguna da.

Sindikatuek lan-istripua ikertzea exijitu eta elkarretaratzea deitu dute bihar goizerako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Zornotza Gaurko azken orduko albistea