Gizartea -

17 urteko motorzalea hil zen

Arduragaberiazko giza hilketa leporatu diete Arguedasen atxilotutakoei

Biak aske utzi ditu epaileak. Urtebete eta lau urte arteko kartzela-zigorra jaso dezakete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako epaileak libre utzi ditu eta arduragabekeriazko homizidioa egotzi die Arguedasen atxilotutako bi gazteei; inputatutako beste bi lagunak aske zeuden jada. Jazoera joan den larunbatean gertatu zen 17 urteko motorzale bat hil zenean.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, gazteetako baten hitzetan, "ganberrada" egiteagatik bota zuen gazteari heriotza eragin zion bide-seinalea. Izan ere, bide-seinalea bota eta gutxira motorzalea igaro zen errepidetik eta berarekin talka egin eta lurrera jauzi egin zen; ondorioz, motorzalea larri zauritu zen eta hurrengo egunean hil egin zen.

Hori dela eta, epaileak arduragabekeriazko homizidioa egotzi die 28 urteko J. C. M. eta 34 urteko J. C. G. T. gazteei, eta bat eta lau urte arteko kartzela-zigorra ezarri diezaiekete.

Era berean, inputatuak epaitegian aurkeztu beharko dira hamabost egunero.

Jazoerarekin zerikusia duten beste bi gazteak libre utzi zituzten karguekin Tuterako komisaldegian deklaratu ostean.

Joan den larunbatean gertatu zen ezbeharra Laudioko (Araba) gazte talde batek ustez Arguedaseko Carlos Arias Navarro kaleko bide-seinaleak lurrera bota zituztenean eta horietako bat errepidera jauzi zen; horrek 17 urteko gazte motorzalearen heriotza eragin zuen, horren aurka talka egin baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea