Gizartea -

Asteartea eta asteazkena

A-1 errepidea moztuta egongo da Araban, AHTaren obrak direla eta

Goizeko lehenengo orduetan hasiko dira mozketak eta arratsaldeko lauak aldera amaituko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrak direla eta, A-1 errepidearen Arabako zenbait puntutan zirkulazioa moztuta egongo da gaur eta bihar. Goizeko lehenengo orduetan hasiko dira mozketak eta arratsaldeko lauak inguruan amaituko dira, Arabako Diputazioaren komunikatu baten arabera.

3 asteartea

Gaur, asteartea, lanaldi-erdia iraungo duten mozketak Irungo noranzkoan egingo dira.

Ordezko zenbait desbideratze daude. N-622 errepidetik, Legutianoko noranzkoan (N-240) joateko, desbideratzea Zadorra hiribidetik egin behar da Gamarrako (N-240) loturaraino.

N-240 errepidetik, A-1 Autobian Irungo noranzkoan gidatzeko, Iurreko (N-622) loturan itzulbidea egingo da.

A-1 Autobian Irungo noranzkotik, Legutianoko noranzkoan (N-240) gidatzeko, Iurreko (N-622) loturaren irteeratik proposatzen da desbideratze bat eta Zadorra hiribidetik Gamarrako (N-240) loturaraino ere.

4 asteazkena

Asteazkenean ere trafikoa moztuko da lanaldi-erdian, baina kasu honetan, Madrilgo noranzkoan egingo dira.

Zenbait desbideratze. A-1 Autobian Madrilgo noranzkotik, Legutianoko noranzkoan (N-240) gidatzeko, Iurreko (N-622) loturan itzulbidea egin beharko da.

N-104 eta A-2134 errepidetik, Madrilgo noranzkoan (A-1) gidatzeko, desbideratzea Gasteiztik proposatzen da, N-104 (Arkaute), A-4001 (Buesa) eta A-3008 (Eskalmendi) errepideetatik, Gamarrako (N-240) loturaraino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea