Gizartea -

Zientzia

Saturnoren ilargietako batek bizitza izateko baldintzak izan ditzake

NASAk hidrogenoa aurkitu du eta litekeena da bertan bizitza mikroskopioa izatea.

Saturnoren Enceladus ilargia. Argazkia: EFE
Enceladus ilargia
Saturnoko Entzelado ilargian bizitza sortzeko moduko baldintzak

1:53

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saturnoren Enceladus ilargian hidrogenoa aurkitu du NASA AEBko Espazio Agentziak eta bertan bizitza izateko baldintzak izan daitezkeela adierazi du. Halaber, Jupiter planetaren beste ilargi batean, Europa izenekoan, geiserren erupzioak antzeman dituzte, bertako aktibitate hidrotermalaren seinale.

Cassini zundak egindako ikerketaren arabera, hidrogenoa gas egoeran dago Enceladus ilargiko ozeano izoztuan.

Enceladusen dagoen hidrogeno hori eta uretan disolbatutako karbono dioxidoa konbinatuz mikrobioek —baldin eta badaude— energia eskuratu lezakete.

Lurrean gertatzen diren erreakzio hidrotermal antzekoak errepikatzen dira Enceladus ilargian eta, beraz, Lurrean bezala litekeena da bizitza izateko baldintzak izatea.

Bestalde, Hubble teleskopioak geiserren erupzioak antzeman ditu Jupiterreko Europa ilargian eta bertan ere bizitza mikroskopioa izateko aukerak egon daitezkeela uste du NASAk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Zientzia berriak Gertaera astronomikoak gaur Unibertsoa gaur Eguzki sistema