Gizartea -
Nafarroa
Arguedaseko istripuan larri zauritutako gaztea hil da
Laudioko 25 eta 35 bitarteko lau gazte atxilotuta daude ustez istripua eragiteagatik. Hauei denei arduragabekeria larriagatik giza hilketa leporatu ahal zaie.
Motorrarekin lurrean zegoen bide-seinale baten kontra jo eta istripuaren ondorioz oso larri zegoen 17 urteko gaztea arratsaldean hil da Nafarroako Ospitalean.
Gertatuakoaren ondorioz, lau gazte atxilo ditu poliziak, Laudiokoak guztiak, gaztea oso larri zauritu zuen istripua eragitea leporatuta.
Istripua larunbat goizaldeko 03:30etan gertatu zen, Arguedaseko Carlos Arias Navarro kalean. Herriko jaiak hasi berriak ziren eta lau gaztek bide-seinal bi lurrera bota zituzten.
Seinale horietako bat bidera erori zen eta 17 urteko Arguedaseko motorzalea haren kontra jo eta lurrera jausi zen, buruan kolpe handia hartuz.
Atxilotuak Tuterako Komisaldegian daude epailearen aurrean noiz aurkeztuko zain.