Gizartea -

Araba

Urteetan alaba bortxatzeagatik zigortu duten gizonak helegitea jarriko du

Defentsa abokatuak azaldu duenez, epaia jakinarazi zenetik bost eguneko epea du (jaiegunak kontuan izan gabe) kasazio helegitea aurkezteko.

Epaiketako une bat. Argazkia: EiTB
Epaiketako une bat. Argazkia: EiTB
Epaiketako une bat. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizen, urteetan bere alaba bortxatzeagatik 15 urteko kartzela zigorrera kondenatu duten gizonak epaiaren kontrako helegitea jarriko du Auzitegi Gorenean. Alabak 6 urte zituenetik 13 egin zituen arte jasan zituen aitaren erasoak.

Defentsa abokatuak azaldu duenez, epaia aldeei jakinarazi zitzaienetik (atzo) bost eguneko epea du, jaiegunak kontuan izan gabe, kasazio helegitea aurkezteko.

Aitari ezarritako zigorraz gain, gainerako lau akusatuak ere errudun jo ditu epaileak: amona eta hiru osaba.

Amonak, esaterako, hiru urte eta erdiko kartzela zigorra bete beharko du, gazteari tratu txarrak emateagatik eta lesioak eragiteagatik. Gainera, bost urte eta hiru hilabeteko zigorra, hiru urte eta sei hilabetekoa eta bi urte eta bederatzi hilabetekoa ezarri die akusatuaren aulkian eseri ziren biktimaren hiru osabari.

Lau akusatuen defentsa abokatuak ez du baieztatu epaiaren aurkako helegitea aurkeztuko duten ala ez. Clara Campoamor elkarteak eta emakumearen abokatuak dagoeneko iragarri dute ez dutela helegiterik aurkeztuko. Fiskaltzak, berriz, ez du oraindik bere asmoen berri eman.

_____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Araba Epaiketak albisteak Gizartea albisteak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Matxismoa Eraso sexualak gaur Gurasoak