Gizartea -

Memoria historikoa

Ezkabatik ihes egindako 7 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dituzte Burutainen

Aranzadi zientzia elkarteak hobitik gorpuak ateratzeko lanak hasi ditu eta ostegunean amaitzea espero du.

Memoria historikoa
Memoria historikoa
Sei gorpu topatu dituzte hobi batean Nafarroan

1:10

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorpuak hobietatik eta lurpetik ateratzeko Nafarroako Gobernuaren Programaren baitan, Burutaingo hobian (Anue) lurperatutako zazpi pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dituzte. 1938an Ezkaba mendiko kartzelatik ihes egindakoen gorpuzkiak dira eta pertsona gehiago hobiratuta egon daitezkeela uste dute.

Pasa den egunetan egindako prospekzioen ondotik, Aranzadi zientzia elkarteak hobitik gorpuak ateratzeko lanak hasi ditu gaur eta ostegunean amaitzea espero du.

Hobian egiten ari diren lanetan izan dira Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Nafarroako kontseilaria, Alvaro Baraibar Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendaria eta Jose Miguel Gaston Memoria Historikoko zuzendaria.

Halaber, bilaketa lanen lekuko izan dira Montserrat Sanz Ezkaba mendiko kartzelatik ihes egin eta fusilatu zuten presoetako baten biloba eta Martin Laguardia, haurra zela hobiratzeen lekuko izan zena. Martin Laguardiaren lekukotzari esker aurkitu zuten hobia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea Eguneko albisteak Giza eskubideen urraketak frankismoan Aranzadi Zientzia Elkartea gaur