Gizartea -
BILBOKO METROA
Metroak jaiegunetako ordutegia izango du Aste Santuan
Azken trena 23:00ak aldera irtengo da Etxebarriko geltokitik. Ostiral Santuan eta Larunbat Santuan trenak 02:00ak arte ibiliko dira.
EITB.EUS
Bilboko Metroak aldaketa batzuk egingo ditu ohiko ordutegian, eta zerbitzu berezia eskainiko du datorren astean, Aste Santuan erabiltzaile gehiago espero baitira. Hori dela eta, azken trena 23:00ak aldera irtengo da Etxebarriko geltokitik (jaiegun bati dagokion ohiko orduan).
Zehazki, Ostegun Santuan (apirilak 13), Berpizkunde igandean (apirilak 16) eta Pazko astelehenean (apirilak 17) 23:00ak aldera etengo dute metroaren zerbitzua. Bestalde, Ostiral Santuan (apirilak 14) eta Larunbat Santuan (apirilak 15) 02:00ak arte ibiliko dira trenak.
Hauek izango dira azken trenak eta horien irteera ordua: Etxebarri-Sopela, 23:05ean; Sopela-Plentzia, 23:53an; Plentzia-Sopela, 22:20an; Sopela-Etxebarri, 22:36an; Basauri-Kabiezes, 22:51n, eta Kabiezes-Basauri, 22:39an.
Dena dela, Plentzia abiapuntu edo helmuga duten zerbitzuetan, Sopela eta Plentzia arteko zerbitzua autobus bidez egingo da.