Gizartea -

Pablo Ibar auzia

Ibarren aurkako lekukotza bat baliogabetu ala ez erabakiko dute gaur

Defentsa abokatuaren esanetan, Gary Foy zuzeneko lekukoaren deklarazioa kanpotik 'gidatu' zuten.

Pablo Ibar. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Ibar. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ibarren auzian, Miamiko Broward Countryko Auzitegiak Gary Foy lekuko zuzenaren testigantza baliogabetu ala ez eta egingo den epaiketa berrian berriro hitz egin beharko duen erabakiko du gaur.

2000. urtean amaitu zen epaiketan, Gary Foyk deklaratu zuen bi gizon ikusi zituela biktimen etxetik (Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogers) ateratzen. Egindako bi ezagutza probatan Pablo Ibar identifikatu zuen etxetik atera zen pertsonetako bat bailitzan.

Pablo Ibar Heriotza Zigorraren aurkako elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez, Miamin goizeko hamarrak direnean (16:00ak Euskal Herrian) hasiko da Pablo Ibarren etorkizuna baldintza dezakeen bista laburra hasiko da. Izan ere, Broward Countryko Auzitegiak Pablo Ibarren defentsak aurkeztutako mozioaren inguruan arituko dira.

Mozio horretan, Gary Foyren lekukotza baliogabetzeko eskatzen zuen defentsak. Abokatuaren esanetan, identifikazio prozesua kanpotik "gidatu" zuten eta, beraz, "ez da fidagarria".

Ron Fisher peritu psikologoak Pablo Ibarren defentsak aurkeztutako mozioa babestuko du, Gary Foyren lekukotza ez dela fidagarria argudiatuta.

Foyren lekukotza eta bideozaintzako kamera batek grabatutako irudiak erabakigarriak izan ziren Pablo Ibar heriotza zigorrera kondenatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak Pablo Ibar albisteak Albisteak