Gizartea -

Villers-au-Tertren

Zortzi jaioberriren gorpuak aurkitu dituzte Frantziako iparraldean

Douaiko Fiskaltzak ikerketa judiziala martxan jarri du gertatutakoa argitzeko. Haurtxoen ustezko gurasoak atxilotuta dira asteartetik, aurkikuntza makabroa egin zutenetik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak zortzi jaioberriren gorpuak aurkitu ditu Villers-au-Tertreko etxebizitza eta lorategi batean, Frantziako iparraldean, Douai hiritik gertu.

Gertatutakoa argitzeko ikerketa judiziala martxan jarri du Douaiko Fiskaltzak, Frantziako zenbait komunikabidek gaur jakitera eman dutenez. Haurtxoen ustezko gurasoak atxilotuta daude astearteaz geroztik, aurkikuntza makabroa egin zutenetik.

Txaletaren jabe berriek abisua eman zioten Poliziari, izan ere, etxebizitzaren lorategian bi gorpu agertu ziren.

Bigarren etxebizitza

Le Parisien egunkariak azaldu duenez, ikerketek Polizia bigarren etxebizitza batera eraman zuten, kilometro batera, eta beste sei gorpu azaldu ziren.

RTL irratiaren arabera, emakume atxilotuak bere seme-alabak direla onartu du dagoeneko.

Momentuz, ez dute zehaztasun gehiagoren berri eman, baina ostegun honetan prentsaurrekoa emango du fiskalak ikerketari buruz azalpenak emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea