Gizartea -

Araba

Gasteizko tranbia hegoaldetik luzatzea onetsi dute

Angulema-Unibertsitatea tartea 2019 uda baino lehen amaitu daiteke eta Angulema-Salburua tartea 2019an lizitatu eta esleitu daiteke.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko tranbia hegoaldetik luzatzeko proiektua idazteko eta eraikitze lanak egiteko zuzentzeko eta ikuskatzeko ardura Euskal Trenbide Sareari ematea onetsi du Eusko Jaurlaritzak. Angulema-Unibertsitatea eta Angulema-Salburua tarteak hartzen ditu zabaltze horrek.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Arantxa Tapiak, azaldu duen arabera, Angulema eta Unibertsitateen arteko tartea "oso aurreratua" dago. Proiektu konstruktiboa amaituta eta onartuta egongo da apirilean, beraz, maiatzetik aurrera obraren lizitazioa eta esleipena egin ahal izango dute.

Sailburuak esan duenez, eraikitze lanak bi urteko epea izango dute, beraz, 2019ko udara baino lehen gauzatuta egongo da Unibertsitateetara doan tarte hori, "dena ondo badoa eta arazo gehigarriak ez badaude".

Salburura doan tarteari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak informazio-ikerketa amaitzen ari dela azaldu du sailburuak. Hori dela eta, maiatzean informazio publikoa ateratzea espero dute, herritarren eta inplikatutako agenteen alegazioak eta ekarpenak jasotzeko.

Epe horren ondoren, proiektu konstruktiboa idatziko dute, eta Eusko Jaurlaritzak 2018ko bigarren seihilekoan amaituta egotea espero du, 2019an lizitatu eta esleitu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eusko Jaurlaritza EAE Gizartea Gasteiz berriak Albisteak Gasteizko tranbia albisteak gaur