Gizartea -

Bilboko Portua

Bonbak kargatu ez zituen suhiltzailea ez zigortzea eskatu dute

Bizkaiko suhiltzaileak kontzientzia-eragozpena alegatu zuen, bonba horiek Yemeneko gatazkan zibilen kontra erabil zitezkeelako.

Itsasontziak Bilboko Portuan. Argazkia: Bilboko Portua
Itsasontziak Bilboko Portuan. Argazkia: Bilboko Portua
Itsasontziak Bilboko Portuan. Argazkia: Bilboko Portua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saudi Arabiara eramateko ziren bonba kargamentu bat itsasontzi batera igotzeko laguntza-taldean parte hartzeari ezezkoa eman zion suhiltzailea ez zigortzea eskatu diote EH Bilduk eta Podemosek Bizkaiko Foru Aldundiari.

Kontzientzia-eragozpena alegatu zuen suhiltzaileak agindua ez betetzeko. Yemeneko gatazkan zibilen kontra erabil zitezkeen bonba horiek, eta Saudi Arabia gatazka horretan sartuta dago.

EH Bilduk eta Podemosek komunikatu bana bidali dute, eta horietan, suhiltzaileari irekitako espedientea ezeztatzeko eskatu diote Aldundiari, eta baita Administrazio Publikoko foru diputatuak, Elena Unzuetak, Batzar Nagusietan adierazpenak egitea ere.

Horrez gain, gai horren inguruko hainbat ekimen aurkeztu dituzte bi alderdiek, besteak beste, armen esportazioa orokorrean Diputatuen Kongresuan , Senatuan eta Europako Parlamentuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Bilboko Portua bideoak Gizartea bideoak EH Bildu Gipuzkoa Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Suhiltzaileak azken ordukoa Saudi Arabia gaur