Gizartea -

Zirkulazioa

Itzuliak eta Korrikak hankaz gora jarriko dute gaur Bilbo

Euskal Herriko Itzulia eta Korrika Bilbora iritsiko dira gaur (osteguna) arratsaldean, eta kale eta aparkaleku (lur gainekoak eta lur azpikoak) asko itxiaraziko dituzte.

Iazko Itzulia Bilbon. Argazkia: EFE
Iazko Itzulia Bilbon. Argazkia: EFE
Euskal Herriko Itzulia eta Korrikaren ibilbideak, Bilbon

1:27

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Itzulia eta Korrikak Bilbora iritsiko dira gaur (osteguna) arratsaldean, eta kale eta aparkaleku (lur gainekoak eta lur azpikoak) asko itxiaraziko dituzte.

Korrika 16:52ak aldera sartuko da Bilbon, Zorrotza-Kastrexanatik, eta 21:22ak aldera irtengo da Elorrietatik. Guztira 39,6 kilometro egingo dituzte barruti guztietako hainbat kaleetan zehar.

OSTEGUNA, APIRILAK 6: 4. ETAPA: DONOSTIA/BILBO

Itzuliko 4. etaparen amaierak Kale Nagusia itxiko du Moyua plazatik Jesusen Bihotza plazaraino, 07:00etatik aurrera; baina Iparraguirre eta Maximo Aguirre kaleetako bidegurutzeak irekita egongo dira 15:15era eta 13:00etara arte, hurrenez hurren. 07:00etatik 09:00etara, ibilgailu publikoak, ikastoletara joateko ibilgailuak eta Kale Nagusiko garajeen sarrera eta irteerak irekita egongo dira.

Horrez gain, Anselmo Clave kalea itxita egongo da asteazkeneko (apirilak 5) 00:00etatik, osteguneko (apirilak 6) 00:00etara.

15:15etik 18:00etara, gutxi gorabehera, lasterketa igaroko den kaleak ibilgailuentzako itxita egongo dira.

Itzuliaren ibilbidea Bilbotik hurrengo hau izango da: Egirleta gaina, Ibarsusi/Egirleta errepidea, Zumalacarregui etorbidea, Maurice Ravel etorbidea, Salbeko zubia, Recalde zumarkalea, Moyua plaza, Kale Nagusia 74/76, Jesusen Bihotza plaza, Euskalduna zubia, Botikazar erribera, Unibertsitateen etorbidea, Campo Volantin pasealekua, Ernesto Erkoreka plaza, Zumalacarregui etorbidea (Begoña-Ibarsusi aldetik igarota), N-634 errepidea (Galdakaorako noranzkoan), Egirleta gaina, Ibarsusi/Egirleta errepidea, Zumarlacarregui etorbidea, Maurice Ravel etorbidea, Rekalde zumarkalea, Moyua plaza, Kale Nagusia 74/76.

Eragozpen handienak Otxarkoaga/Txurdinaga, Uribarri, Deustu eta Abando barrutietan izango dira.

Abando:

-       Kale Nagusia, Moyua plazatik Jesusen Bihotzeraino, 07:00etatik 19:30era,gutxi gorabehera.

-       Rekalde zumarkalea, 15:15etik 18:00etara, Moyua plazatik Salbeko zubiraino, eta ibilbide osoko zeharkako kaleetako bidegurutzeak.

-       Sabino Arana etorbidea, Simon Bolivar eta Jesusen Bihotza artean, 15:15etik 18:00etara, gutxi gorabehera.

-       Rodriguez Arias, Areiltza Doktorearen eta Sabino Aranaren artean, 16:45etik 18:45era, gutxi gorabehera.

-       Jesusen Bihotza Plaza eta Euskalduna Zubiaren inguruan ere zirkulazioa moztuko da (15:15etik 18:00etara). Olabeagako bizilagunek Olabeagako kaia erabili ahal izango dute sartzeko eta irteteko.

A8tik hirian sartzeko, Zabalburu eta Juan de Garay kaleak erabiltzea gomendatzen da.

Deustu:

-       Deustuko sarrera, Enekuri etorbidetik, Artxanda-Ugasko Tuneletik edo Elorrietatik egin beharko da.

-       Ibarrekolandako tunelak (Carmelo Bernaola tunelak) bi noranzkoetan erabili ahal izango dira.

-       Gune hori Bilboko beste guneekin lotzen duen bidea osasun eta larrialdietarako zerbitzuek eta Abandoko bizilagunek bakarrik erabil dezakete. Konexioa, Deustuko zubitik eta Euskadi plazatik egingo da.

Otxarkoaga/Txurdinaga:

-       Sarrera auzo horietara, Boluetatik edo Santutxutik egin beharko da, Julian Gaiarre, Cocherito de Bilbao edo Enrique Ibarreta / Ornilla Doktorearen kaleetatik.

Uribarri:

Castaños, Uribarri eta Matiko:

-       Sarrera Salbeko zubia-Maurice Ravel-Uribarri kaletik egin beharko da. Salbeko zubira heltzeko, Plaza Biribila-Buenos Aires-Ibañez de Bilbao-Mazarredotik; eta Heros kaleko gurutzean, sarrerako kontrola egongo da.

-       Irteera Izaro Mendia-Alsamiz Mendia-Lezamako Trenbide Zaharra (Santutxurantz)-Ugaz Parrokoa edo (Txurdinagarantz) Zurbaranbarri-Zabalbide-Txomin Garat egin beharko da. Boluetara joateko, Julian Gaiarre edo Gabriel Aresti-Zirko Amateurretik. Eta Loruri zeharkalea-Bilboko Begiratokia-Etxezuri-Aldamiz Mendia.

Zurbaran, Arabella, Remar eta Sarrikue:

Aurreko irteerak erabili beharko dira, eta sartzeko, Txurdinagatik egin beharko dute, Txomin Garat-Zabalbide bidea eginez.

Zirkulazio aldaketak

-       Buenos Aires-Uribitarte. Buenos Aires kaletik Uribitarterantz joateko ezkerretara egin ahal izango da.

-       Acebal Idigoras. Ostegunean, 15:30etik 18:00etara, garraio publikoko autobusak Acebal Idigoras kaletik igaro ahal izango dira Pio Baroja plazatik Ibañez de Bilbao kalerantz.

-       Zumaia. Zumaia , Alberca Doktorearen eta Zurbaran kaleetarako beste ibilbideak jarriko dira. Zumaia kalera sartu ahal izango da, baina Ugaz Parroko kalerantz, debekatutako norabidean.

-       Artxandako tunelei dagokienez, Artxanda-Salbeko zubiko eta Salbe-Ubasko tuneleko bi noranzkoak itxita egongo dira ostegun eta ostiraleko mozketak irauten duten bitartean, eta Artxanda-Ugasko tunela bakarrik egongo da irekita.

APARKALEKUAK

Lur gaineko aparkalekuak

Ostegun osoan aparkatzeko debekua izango da hurrengo kaleetan:

-       Kale Nagusia: Moyua plazatik Jesusen Bihotza plazaraino.

-       Sabino Arana kalearen alboa, Poza Lizentziatutik Kale Nagusiraino.

-       Maria Diaz de Haro, Kale Nagusiaren eta Poza Lizentziatuaren kaleen artean.

-       Rodriguez Arias, Areiltza Doktorearen eta Sabino Aranaren artean.

-       Areiltza Doktorearen kalea, Kale Nagusia eta Rodriguez Ariasen artean.

-       Anselmo Clave kalea

Lur azpiko aparkalekuak

Ostegunean, lur azpiko hurrengo aparkalekuen sarrerak eta irteerak aldaketak izango dituzte, 14:45etik 18:30era, gutxi gorabehera.

-       Euskalduna: itxita.

-       Plaza Barria eta Prim-Dolaretxe: sarrera eta irteera, Erriberako aldetik bakarrik

-       Areatza: sarrera eta irteera Areatzatik bakarrik

-       Gaseko plaza: itxita

-       Harritxoen bidea: sarrera itxita. Irteera Monte Arno kaletik

-       Basterra: itxita

-       Casilda Iturrizar: Anselmo Claveko sarrera itxita egongo da osteguneko 00:00etatik ostiraleko 14:00etara. Maximo Aguirreko irteera, Deustuko zubirarte egingo da 15:30etik 18:30era.

-       Areiltza Doktorea 1: sarrera Areiltza Doktorearen kaletik, eta irteera ere bai, kontrako norabidean, Rodriguez Arias arte. Azken kale hori itxita dagoen bitartean, 14:00etatik 18:30era, irteera ere itxita egongo da

-       Escolapios: irteera kontrako norabidean izango da, Henao kaletik, Heros kaleraino.

-       Campuzano: sarrera Gregorio de la Revillatik, kontrako norabidean, Rodriguez Ariasetik. Azken kale hori itxita dagoen bitartean, 14:00etatik 18:30era, irteera ere itxita egongo da

OSTIRALA, APIRILAK 7: 5. ETAPA: BILBO-EIBAR

Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen abiatze neutralizatua, 13:45ean izango da, San Mames futbol zelaiaren ondoko zabaltzan.

5. etapa horren abiatzearen ibilbidea hurrengo hau izango da: San Mameseko zabaltza, Felipe Serrate kalea, Sabino Arana etorbidea, Jesusen Bihotza plaza, Kale Nagusia, Moyua plaza, Recalde zumarkalea, Maurice Ravel etorbidea, Zumalacarregui etorbidea, Ibarsusiko biribilbunea, N-634 errepidea, Galdakarantz.

Ibilbidea zeharkatzen duten kaleak eta kale horietako bidegurutze guztiak itxiko dira, eta 13:15etik 14:15era bitartean irekiko dira, tropela pasa ondoren.

Horrez gain, 08:30etik 13:30era bitartean, hurrengo kaleak itxiko dituzte:

-       Felipe Serrate kalea Luis Briñas kalearen eta Ventosa bidearen artean

-       Ventosa bidea, Olabeaga aldaparen artean, larrialdietako zerbitzuak eta Ventosa bideko 36 zenbakia arteko garajeak izan ezik.

GARRAIO PUBLIKOA

Ordezko bideei buruzko informazioa ohiko bideak erabilita (informazio-panelak, markesinak…) zabalduko da. Informazio gehiagorako www.bilbao.eus/bilbobus webgunean sartu edo 010 telefono zenbakira deitu (944 010 010 Bilbotik kanpo deitzen baduzue).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Euskal Herriko Itzulia Korrika Bilboko azken albisteak Bizkaiko albisteak EAE albisteak Gizartea bideoak Albisteak