Gizartea -

Gipuzkoa

Gipuzkoako erraustegiaren kontratua sinatu dute obrak hasteko

212 milioi euroko kostua izango dute bi plantak, eta urtero 6 milioi gehitu beharko zaio. Horretara, esplotazio gastuak gaineratu behar zaizkio.

Jose Ignacio Asensio eta Maria Jesus Ramirez kontratua sinatzen. Argazkia: EFE
Jose Ignacio Asensio eta Maria Jesus Ramirez kontratua sinatzen. Argazkia: EFE
Jose Ignacio Asensio eta Maria Jesus Ramirez kontratua sinatzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako erraustegia eraikitzeko kontratua sinatu dute Ingurumena Saileko foru diputatuak, Jose Ignacio Asensiok, eta ABEE Urbaserreko zuzendari nagusiak, Maria Jesus Ramirezek. Horrekin, "Europako ingurumen-konplexu aurreratuenetarikoa" eraikitzeko obrak hasteko baimena eman dute.

"Gipuzkoako Ingurumen Konplexua"ren obren lehenengo fasea hilabete honetan hasiko da. Balioztapen energetikoko edo erraustegiko planta bat eta mekaniko-biologiko tratamenduko beste bat izango ditu.

212 milioi euroko kostua izango dute bi plantak, eta urtero 6 milioi gehitu beharko zaio. Horretara, esplotazio gastuak gaineratu behar zaizkio.

ABEE esleipedunak urtean 21,7 milioi euro kobratuko ditu, erabilgarritasun kanonarengatik (enkante maximoaren % 25 gutxiago); mekaniko-biologiko tratamenduko zaborraren tona bakoitzarengatik 3,80 euro (% 5 gutxiago) eta erraustutako tona bakoitzarengatik 11,80 euro (% 9 gutxiago).

Jose Ignacio Asensioren arabera, "egun garrantzitsua da Gipuzkoarentzat". Zaborraren arazoa konpontzeko "behin betirako pausua" eman da "Europako ingurumen-konplexu aurreratuenetarikoa" izango dena martxan jarrita.

ABEE Urbaserreko zuzendari nagusiak, Maria Jesus Ramirezek, onartu duenez, "hogeita hamar hilabetetan martxan jarriko da konplexua, Europako teknologia modernoena izango du eta ingurumena erabat zainduko du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE Gizartea albisteak Eguneko albisteak