Gizartea -

10. urteurrena

143 ikertzailek egiten dute lan Euskadiko Ikerbasque zentroetan

Zientziarako Euskal Fundazioak 10 urte bete berritan, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hamarkada horren balantzea aurkeztu du.

Ikerbasquek 10 urte bete ditu. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Ikerbasquek 10 urte bete ditu. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Ikerbasquek 10 urte bete ditu. Argazkia: Eusko Jaurlaritza

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak hamar urte bete dituenean, hamarkada horren balantzea egin dute. Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak datu nagusiak aurkeztu ditu gaur goizean. Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea eta Fernando Cossio Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa ere izan dira agerraldian.

Bertan emandako azalpenen arabera, ezagutzaren arlo guztietako proiektuetan egin dute lan Ikerbasqueko ikertzaileek, eta 4.200 artikulu baino gehiago argitaratu dituzte mundu osoko aldizkari zientifiko entzutetsuenetan.

Fundazioan kontratu mugagabea duten 143 ikertzaile eta 67 ikertzaile gazte ari direla lanean nabarmendu dute. Research Professor eta Research Fellow programen hainbat deialdiren bidez osatu dute lantaldea.

Gaur arratsaldean, Ikerbasqueren 10. urteurrena ospatuko dute Bilbon, Guggenheim Museoan egingo duten ekitaldian. Lehendakariarekin batera, unibertsitateetako ordezkariak izango dira bertan, baita beste hainbat ikerkuntza eta teknologia zentroetako kideak ere.

Emaitzak

Ikerbasquek Euskadiko I+G zentroetan eta unibertsitateetan lan egiteko mundu osotik bildutako ikertzaileek 125 milioi euro ekartzea lortu dute, eta 2016. urtearen amaieran, 723 ari ziren lanean ikertzaile horiek gidatutako taldeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena zuzenean