Gizartea -

Nafarroan

Langile bat oso larri dago, Garesen izandako istripu baten ondoren

Altzariak ekoizten dituen enpresa batean zerra erradial batekin lanean zegoela  ebaki sakona egin du lepoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko gizon bat larri zauritu da Garesen (Nafarroa), altzariak ekoizten dituen enpresa batean zerra erradial batekin lanean zegoela lepoan ebaki sakona egin ondoren.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, 16:09ak aldera Nafarroako larrialdi zerbitzuak dei bat jaso du, istripuaren berri emanez. Lekura medikuak eta Foruzaingoak hurbildu dira, eta zauritua artatu ostean ospitalera eraman dute.

Garesko industrialdean izan da ezbeharra, altzariak ekoizten dituen enpresa batean.

Zaurituak odol asko galdu du, eta bertan suspertu ostean Nafarroako Ospitalera eraman dute, anbulantzian.

Gertatutakoa argitzeko ikerketa zabalik dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko albisteak Nafarroan Lana albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa