Gizartea -

Operazioa

Nafarroako etxeetan indarkeriaz lapurtzen zuen talde bat desegin dute

Valentzian eta Zaragozan ere jarduten ziren; gutxienez, ezaugarri horrekin egindako 19 lapurreta egotzi dizkiete.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak Nafarroako etxebizitzatan indarkeriaz lapurtzen zuen talde bat desegin du. Gainera, Valentzian eta Zaragozan ere jarduten zen lapur taldea.

Polizia Nazionalak iragarri duenez, atxilotuek 19 lapurreta egin dituzte gutxienez, ezaugarri horiekin. Gantzuak eta "bumping", "impressioning" eta "magic key" sistemak erabiltzen zituzten etxeetan sartzeko.

Operatiboa zuzendu duten ikertzaileek zehaztasun gehiago emango dituzte gaur, ostirala, Valentzian egitekoa den prentsaurreko batean. Era berean, operazioan berreskuratu dituzten gauzak ere erakutsiko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Delituak Gaurko azken ordukoa