Gizartea -

Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Errenterian, exhibizionismo delitua egotzita

Ertzaintzak kalean adingabeen aurrean sexu organoak erakustea eta masturbazio keinuak egitea leporatzen dio.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Errenterian, exhibizionismo delitua leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 17:15ean izan omen ziren gertaerak, adingabe asko zeuden parke batean.

Antza denez, adingabeen arreta erakarri nahian ari zen bitartean, sexu organoak erakutsi eta masturbazio keinuak egin zituen, Diputazio Plazan zeuden lekukoek Ertzaintzari jakinarazi ziotenez. Ordu horretan, inguruko parkea haurrez beteta zegoen.

Ertzaintzak gizona bilatzeari ekin zion, eta Nafarroa etorbidean aurkitu zuen.

Agenteak gizonezkoa identifikatzen saiatu ziren, baina ez zeraman dokumentaziorik aldean, eta, ondorioz, Errenteriako ertzain etxera eraman zuten. Hura identifikatutakoan, atxilotu egin zuten.

Atxilotua Donostiako guardiako epaitegiaren esku utziko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Gizartea bideoak Errenteria bideoak Eguneko albisteak