Gizartea -
Rankinga
Euskadiko bi jatetxe, munduko onenetarikoen 51tik 100era zerrendan
Bilboko Nerua jatetxea 56. postuan dago, Gipuzkoako Martin Berasategui, berriz, 77. postuan dago.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskadiko bi jatetxe, Bilboko Nerua eta Gipuzkoako Martin Berasategui, munduko onenetarikoen "51tik 100era zerrenda"n sartu dira, gaur "Munduko 50 jatetxerik onenak" taldeak gaur jakinarazi duenez.
Nerua jatetxea 56. postuan dago, Martin Berasategui, berriz, 77. postuan dago.
Bruno Oteiza eta Mikel Alonso Euskal Herritarrak zuzentzen duten Biko jatetxe mexikarra 65. postuan dago, eta latinoamerikar onena da.
Ehun jatetxerik onenen rankingaren bigarren zati hori, Australian apirilaren 5ean egingo den ekitaldirako prestatzeko da. Orduan ezagutaraziko dituzte zerrendako lehenengo postuak.
Ehun jatetxerik onenen rankinga munduko hainbat tokiko 1.040 adituen botoekin egiten da. Bakoitzak hamar boto ematen ditu, eta horietatik lau euren herrialdetik kanpokoak izan behar dute.