Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Durangon, bikotekideari erasotzea egotzita
Osasun zerbitzuek emakumea artatu behar izan dute. Durangoko Udalak indarkeria matxistaren kontrako protokoloa aktibatu du.
EITB.EUS
Gizonezko bat atxilotu dute Durangon, bikotekidea jotzea egotzita. Osasun zerbitzuek emakumea artatu behar izan dute.
Eraso horren aurrean, Durangoko Udalak oharra kaleratu du, eta azken kasu hori eta emakumeen kontrako beste edozein motatako indarkeriak gaitzetsi ditu. Emakumeari babes osoa erakusteaz gain, Durangoko Udalak indarkeria matxistaren kontrako protokoloa aktibatu du, eta Udalaren baliabideak emakumearen eskura jarri ditu.
Bestalde, Plataforma Feministak ostegunerako (20:00) deitu duen kontzentrazioan eta mugimendu feministak dei ditzakeen beste ekitaldietan parte hartzeko deia egin die Udalak herritarrei.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.