Gizartea -
Nafarroa
2,8 graduko lurrikara izan da Olaguen
Burlatan, Sarrigurenen, Gorraizen eta Iruñean ere nabaritu zuten.
Agentziak | Erredakzioa
Hainbat lurrikara izan ziren larunbatean Nafarroan, nabarmenena Olaguen antzeman zuten, 2,8 graduko astindua.
Larunbat gaueko 22:31ean gertatu zen, eta Burlatan, Sarrigurenen, Gorraizen eta Iruñean nabaritu zuten, Geografia Institutu Nazionalaren arabera.
21:06ean, berriz, beste lurrikara bat izan zen Olaben (2,4 gradu eta 12 kilometroko sakonera). Sarrigurenen, Burlatan eta Iruñean sentitu zuten.
Beste bi astinduak Uztarrozen izan zuen erdigunea: bat 23:34ean jazo zen (2,1 gradu eta kilometro bateko sakonera) eta bestea 00:22an (1,8 gradu eta 27 kilometroko sakonera).
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea