Gizartea -
Aldaketak GKEan
Juan Lopez Uraldek Greenpeaceko zuzendaritza utziko du 10 urte ondoren
Greenpeacek aukeraketa prozesu bat hasiko du hurrengo urteetako zuzendaria hautatzeko xedez. Bitartean, oraingo kanpaina zuzendariak hartuko du kargua.
Erredakzioa
Juan Lopez Uralde Greenpeaceko zuzendaritza utziko du abuztuaren 31an, hamar urtez gobernuz kanpoko erakundearen zuzendaria izan ostean, adierazi du Greenpeacek.
GKEak adierazi duenez, azken hamar urte hauetan erakundea nabarmen hazi egin da, errekurtsoak handitu egin dira, "lorpen handiak" eskuratu ditu aurrera eramandako kanpainetan eta ingurumenaren aldeko borrokan "ezinbesteko erreferente" bihurtu da.
"Betidanik pentsatu dut gauzak ondo doazenean kargua uztea garrantzitsua dela. Hori da Greenpeacek Espainian duen egoera, kide asko ditu, langileen zein bolondresen talde sendoa, zuzendaritza talde ona, kanpainak egiteko ahalmen handia eta, beraz, herrialdean bertan zein nazioartean eragin eta ospe ezin hobea du", adierazi du Lopez Uraldek.
Bestalde, Sonia Rubio erakundearen presidenteak Juantxok egindako "lan handia" azpimarratu du eta erakundeari eskainitako denbora eta "dedikazioa" eskertu dio. Horretaz gain, "beti" erakundearen zati izateko luzapena egin dio Rubiok Lopezi.
Greenpeacek aukeraketa prozesu bat hasiko du hurrengo urteetako zuzendaria hautatzeko xedez. Bitartean, Mario Rodriguez oraingo kanpaina zuzendariak hartuko du kargua.