Gizartea -

ZIENTZIA

Albert Einsteinen teoria zalantzan jarri du ikerketa berri batek

Andromedak eta Esne Bideak batak bestearen inguruan orbitatzen dutela uste zuten zientzialariek. Dirudienez, baina, aldentzen ari dira.

Galaxia. Argazkia: EFE
Galaxia. Argazkia: EFE
Galaxia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

St. Andrews unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, zientzialariek orain arte uste zutena baino askoz ere abiadura azkarragoan aldentzen dira eraztun itxurako galaxiak. Albert Einsteinek grabitatearen inguruan egindako teorian aldaketa batzuk egitera behartuko luke datu horrek.

Indranil Banik ikerketa hori zuzendu duen doktoregoko ikasleak azaldu duenez, sakabanatutako galaxiak lerrokatzeko posibilitatea oso txikia da, eta 640 kasuren artean soilik batean lerrokatu daitezke.

Andromedak eta Esne Bideak batak bestearen inguruan orbitatzen dutela uste zuten orain arte zientzialariek. Ildo horretatik, bidean aurkitutako galaxia nanoak sakabanatzen dituzte. Datu horrek galaxia guztiek bide beretik igaro direla azalduko luke.

Baniken ikerketa bultzatu duen Marcel Pawlowski astrofisikariaren esanetan, zientziak erronken bitartez egiten du aurrera, eta eraztun itxurako galaxien inguruko ikerketa horrek erronka garrantzitsu bat ekarriko duela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Zientzia berriak Gertaera astronomikoak Unibertsoa