Gizartea -
Istiluak Leioan eta Gasteizen
EHUko 20 fakultateko dekanoek erasoak gaitzetsi dituzte
Hainbat kaputxadunek artefaktu su-eragile bat bota eta pintadak egin zituzten atzo Leioan, eta gaur, beste kaputxadun batzuk margoa eta kaka bota dute Gasteizen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hogei fakultate eta eskoletako dekano eta zuzendariek "gaitzespen eta haserrea" erakutsi dute atzo Leioako (Bizkaia) kanpusean eta gaur Gasteizekoan izandako istiluengatik. Era berean, zuzenean kaltetutako pertsonei euren babesa eskaini die.
Gaur goizean, hainbat kaputxadunek Arabako kanpuseko Letren Fakultatean sartu dira eta margoa eta kaka bota dituzte eraikin barruan.
Istiluak Leioan elkarretaratzea egiten ari ziren ordu berean izan dira. Elkarretaratzea atzo, Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultateko dekanatuak jasandako erasoarengatik egin dute; kaputxadun batzuk artefaktu su-eragile bat bota zuten eta langile baten tinpanoa kaltetu zuen eztandak.