Gizartea -
''Paziente Bizia'' programa
Emakume ijitoak osasuneko monitore egin dira bere etniarentzat
Euskadin 14.000 ijito daude eta horien bizi itxaropena gainontzeko Euskal Herritarren batez bestetik baino 10 eta 20 urte azpitik dago.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hogeita hamar bat emakume ijitok monitore izateko ikasketak egin dituzte, bere etniakoei elikadura ohiturak aldatzeko garrantzia eta kirola egiteko beharra jakinarazteko. Talde horren bizi itxaropena gainontzeko Euskal Herritarren batez bestetik baino 10 eta 20 urte azpitik dago.
Osasuneko "monitoreak" ijitoei bideratutako linea berezikoak dira. Linea hori Osasun Sailak martxan jarri duen "Paziente Bizia" programa generikoaren barne dago, eta ijitoen taldea, 14.000 pertsonek osatzen dute Euskadin.
Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak "ahalduntzea" bilatzen du ekimen honek, tailer horien bitartez osasunean hezi ahal izateko. Ondoren, jasotako jakin-mina euren kolektibora pasatzeko.
Osasun sailburuak, Jon Darponek, azaldu duenez, ijitoek bizi sedentarioagoa egiten dute, koipe eta gatz gehiago jaten dute eta ez dute ia parte hartzen prebentzio programetan, koloneko minbiziaren baheketan, adibidez.
Diabetesa, hiperkolesterolemia, hipertentsioa edo gizentasuna handiagoa izatea, eta heriotza intzidentzia kardiobaskularrengatik goizago izatea eragiten du horrek, gaineratu du Darponek.