Gizartea -

Manifestazioa

Hazte Oir plataformak adierazpen askatasuna eskatu du Madrilen

Polemika piztu duen autobusa izan da manifestazioaren buruan. 'Ideiak jendaurrean adierazteko eskubidea dugu; ez du probokaziorik egin', esan du plataformako presidenteak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hazte Oir plataformak manifestazioa egin du igande honetan Madrilgo kaleetan, ''askatasunaren alde manifestazioa'' ildo hartuta.

Hala, ehunka lagun bildu dira Cibeles eta Neptuno artean, zentsura salatzeko. Izan ere, plataformaren hitzetan, zentsura jasan zuen beren autobusak orain egun batzuk Madrilgo kaleetan zehar.

Ignacio Arsuaga plataformako presidenteak adierazi duenez, manifestazioarekin agerian utzi dute ''adierazpen askatasunaren alde'' daudela, eta ''eskoletan egiten ari diren doktrinamenduaren kontra. Haurrak gure kontzientziari jarraituta hezteko dugun eskubidea errespetatua izan dadin nahi dugun'', gaineratu du. Polemika piztu duen autobusa izan da manifestazioaren buruan.

Hain zuzen ere, Arsuagak Madrilgo Udalaren jarrera ere kritikatu du. ''Carmenak Udaltzaingoa igorri du legez kanpoko modu batean guri isuna jarri eta autobusa bahitzeko. Demokrazian bizi gara eta eskubideak errespetatu behar dira'', gaineratu du. Halaber, Arsuagak argitu du plataformaren asmoa ez dela ''probokatzea''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Madril gaur