Gizartea -

Goierri BirZirik plataforma

Gipuzkoako zaborrak Mutiloara eramatearen aurkako protesta, Donostian

Goierriko bizilagunek agerraldia egin dute Donostian, Gipuzkoako Foru aldundiaren aurrean, Goierri BirZirik herri plataformak deituta.

Goierri Birzirik plataformak Donostian egin duen agerraldia. Argazkia: EITB
Goierri Birzirik plataformak Donostian egin duen agerraldia. Argazkia: EITB
Mutiloako zabortegiaren aurkako agerraldia egin dute Donostian

0:43

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goierriko bizilagunak (Mutiloa, Gabiria eta Ormaiztegiko herritarrak, hein handi batean) kalera atera dira berriro igande eguerdian, Zubietako erraustegia eraiki bitartean Mutiloako Lurpe zabortegira Gipuzkoako errefusa eramateko hartutako erabakiaren aurka protestatzeko. Lurpe zabortegiak, orain arte, hondakin geldoak besterik ez ditu hartu, eta erabaki horrekin hiri hondakin solidoak hartzera pasatuko litzateke.

Horrenbestez, agerraldia egin dute Donostian, Gipuzkoako Foru aldundiaren aurrean, Goierri BirZirik herri plataformak deituta, aipatu erabakiarekin ez datozela bat adierazteko.

Zaborraren tamaina murrizteko neurri eraginkorrik apenas ikusten dutela salatu dute, eta, batez ere, Markel Olano Ahaldun Nagusia eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua izan dira euren kritiken jomuga. Izan ere, erraustegiaren aldeko hautua besterik egin ez izana leporatu diete, eta, euren aburuz, "instalakuntza hori edukitzeak birziklatzean egingo den ahalegina Europatik eskatzen diren minimoak betetzera mugatuko da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Gipuzkoa Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Protestak gaur Hondakinen berrerabilpena Goierri