Gizartea -
Zientzia
Unibertsoko tokirik hotzena sortu nahi du NASAk
Zehazki, Atomo Hotzen Laborategiaren bidez grabitatearen nondik norakoak ikertu nahi dituzte zientzialariek. Arrazoi horregatik, gas partikulak izoztuko dituzte Nazioarteko Espazio Estazioan.
Agentziak | Erredakzioa
Udan, tamaina txikiko kutxa batek Nazioarteko Espazio Estazioa zeharkatuko du, Unibertsoko tokirik hotzena sortzeko asmoz. Gas partikulen energia eteteko tresna ugari eramango dituzte kutxa horren barruan.
Zientzialariek Atomo Hotzen Laborategia (CAL, ingelesezko sigletan) izena jarri diote kutxa horri. NASAk Kalifornian duen laborategi batek garatu du, eta muntaiaren muntaketaren azken fasean daude jada. Nazioarteko Espazio Estazioa zeharkatzeko bidaia abuztuan hasiko dela aurreikusi dute ikerlariek, eta SpaceX CRS-12 delako espazio-ontziarekin batera jaurtiko dute.
Gas partikulen atomoak izozteko gai izango da Atomo Hotzen Laborategia. “Grabitatearen inguruan orain arte ikasi duguna zalantzan jarri dezake atomoei buruzko ikerketa berriak”, esan du Robert Thompson proiektuaren arduradunak. “Cold Atom laborategiarekin egiten ditugun saiakuntzek grabitateari eta energia ilunari buruzko ikuspegi orokorra emango digute”, gaineratu du zientzialariak.
Atomoak izoztean bere izaera aldatzen da, eta uhinak ikusi beharrean partikulak ikusi ohi dira. Dena dela, mota horretako uhinak inoiz ez dira aztertu hain tenperatura baxuetan.
Era berean, NASAK inoiz ez ditu partikula horiek espazioan aztertu. Lurrean, grabitateak atomoei eragiten die, eta oso denbora tarte gutxitan ikus daitezke bakarrik.
Alabaina, Nazioarteko Espazio Estazioan izozten diren atomoak askoz denbora gehiagoz aztertu ahal dira. Batez beste, ikerlariek bost eta hamar segundo dituzte atomoak ikusteko. Garapen teknologikoari esker denbora hori gehiago handitu liteke etorkizunean.