Gizartea -

Eraso xenofoboa

Ustez senegaldarrei eraso egin zieten beste hiru gazte, atxilotuta

Dagoeneko lau dira guztira atxilotutakoak, atzo 17 urteko beste mutil bat atxilotu zutelako. Laurak aske geratu dira deklaratu ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko adingabe bat eta 18 urteko beste bi gazte atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, ustez senegaldarren kontrako erasoan parte hartu zutelako. Erasoa asteazkenean jazo zen Arabako Lanteron herrian.

Dagoeneko lau dira guztira atxilotutakoak, atzo 17 urteko beste mutil bat atxilotu zutelako. Laurak aske geratu dira polizia-etxean deklaratu ostean, Ertzaintzak adierazi duenez.

Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, gertaera aurreko asteazkeneko 18:00ak aldera jazo zen, lau senegaldarrak Curvados Quintin lantegitik (Lantarongo industrialdean) ateratzen ari zirela, enpresa horretako iturriek baieztatu dutenez.

Antza, lantegiko kanpoaldean hainbat pertsona zegoen zain, euren artean egun horretako goizean enpresatik kaleratu zuten gazte bat eta haren senide bat, biak lantegiko langile senegaldarrekiko jarrera "xenofoboa" erakusteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea