Gizartea -
Eraso xenofoboa
Senegaldarren erasoan ustez parte hartu zuen gazte bat atxilotu dute
Atxilotua 17 urteko gazte bat da. Adingabea eta bere aita enpresatik kaleratu zuten, biak lantegiko langile senegaldarrekiko jarrera "xenofoboa" erakusteagatik.
Erredakzioa
Ertzaintzak 17 urteko gazte bat atxilotu du Araban ustez asteazkenean Lanteronen lau senegaldar pairatu zuten erasoan parte hartu zuelako.
Gaztea aske geratu da polizia-etxe batean deklaratu ostean.
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, gertaera aurreko asteazkeneko 18:00ak aldera jazo zen, lau senegaldarrak Curvados Quintin lantegitik (Lantarongo industrialdean) ateratzen ari zirela, enpresa horretako iturriek baieztatu dutenez.
Antza, lantegiko kanpoaldean hainbat pertsona zegoen zain, euren artean egun horretako goizean enpresatik kaleratu zuten gazte bat eta haren senide bat, biak lantegiko langile senegaldarrekiko jarrera "xenofoboa" erakusteagatik.