Gizartea -
Martxoaren 4ko zozketa
Loteria Nazionalaren sari potoloaren zati bat, Basaurira
Basauri, Almeria eta Madrileko loteria-adminsitrazioetan saldu dute 600.000 euro banatu dituen sari potoloa.
Agentziak | Erredakzioa
Larunbat honetan egin den Loteria Nazionalaren zozketako sari potoloak, 600.000 euro banatu dituenak, zati bat utzi du Basaurin.
79.961 zenbakiari egokitu zaio sari nagusia, eta Basauri (Bizkaia), Almeria eta Madrilgo loteria-administrazioetan saldu dute.
Bigarren sariak 120.000 euro banatu ditu, eta 79.050 zenbakiak eraman du. Calahorrako (Errioxa) administrazio batek saldu du zenbaki hori.
Loterian bota adinakoa jasoko duten zenbakiak hauexek izan dira: 1, 2 eta 7.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea