Gizartea -

Gasteizen

Garoñaren itxieran 'inplika daitezen' eskatu diete alderdi politikoei

Jendetza bildu da Gasteizen, Garoñaren itxiera defendatzen duten arren, ezer egiten ez duten alderdi politikoak kritikatzeko.

Garoñaren itxieraren aldeko ekitaldia egin dute Gasteizen. EiTB
Garoñaren itxieraren aldeko ekitaldia egin dute Gasteizen. EiTB
Garoñaren itxieraren aldeko ekitaldia egin dute Gasteizen. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako gizarte, kultura, kirol eta lan arloko ehun bat ordezkarik Garoñaren itxiera defendatzen duten alderdi politikoen "inplikazio falta" kritikatzeko agiri bat sinatu dute gaur goizean. Izan ere, ez dituztela "itxiera lortzeko beharrezkoak diren tresnak mahai gainean jartzen" egotzi diete.

Gasteizen aurkeztu dute agiria eta, besteak beste, honako hauek sinatu dute: Toti Martinez de Lezea idazleak; Dani Castillejo Artium museoko zuzendariak; Karra Elejalde eta Gorka Aginagalde aktoreek; Eli Pinedo eta Almudena Cid kirolariek; Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohiak; Gorka Urtiz de Urbinak eta Iñaki Landak ("zeledon" pertsonaiak).

Adierazpenean, sinatzaileek bat egin dute 2012ko martxoaren 24an 250 erakunde arabarrek ordezkari politikoei eta erakundeei egindako eskariarekin: "Arabako gizartearen gehiengoaren nahia errespetatzeko jarduerak ekitea".

Orain, azaldu dutenez, "Garoña berriz irekitzea ahalbidetuko duen agindua ematekotan da PPren Gobernua, Segurtasun Nuklearraren Batzordearen txosten batean oinarrituta".

Garoña lehentasuna izatea ere eskatu dute, bai Estatuko Aurrekontu Orokorrak negoziatzean, bai Energia Ministerioarekin lotutako beste edozein gairi buruz hitz egiterakoan ere.

Azkenik, irekieraren aurkako helegiteak "azken muturrera arte" eramatea aldarrikatzeaz gain, martxoaren 18an Gasteizen zentral nuklearraren aurka deitutako manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gasteiz albisteak Albisteak Garoñako zentral nuklearra