Gizartea -

Epailearen debekua

HazteOirren autobusak leloak aldatuko ditu zirkulatu ahal izateko

Talde ultrakatolikoak autobusak daraman mezua "binilo handi" batekin estali, eta lelo berri "oso deigarriak" jarriko ditu "transexualitatearen kontrako kanpainari eusteko".

HazteOir taldearen autobusa. Argazkia: Ibon Perez
HazteOir taldearen autobusa. Argazkia: Ibon Perez
HazteOir taldearen autobusa. Argazkia: Ibon Perez

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrileko epaile batek HazteOir taldeko autobusari zirkulatzeko debekua ezarri dio, ibilgailuan irakurri daitezkeen mezuek adingabe transexualak iraintzen dituztelako. Horren aurrean, taldeak mezua aldatuko du kaleetatik zirkulatu ahal izateko.

Madrilgo 42. Instrukzio Epaitegiak Fiskaltzaren eskaera onartu du, baina gorrotoa eragiteko delitua ez dela esan du, baina bai adingabe transexualak iraintzen dituela.

"Mutilek zakila dute. Neskek, alua. Ez zaitzatela engaina. Gizona bazara, gizona zara. Emakumea bazara, hori izaten jarraituko duzu" mezuarekin jarraitzen badu, zirkulatzeko debekua izango du.

Adierazpen hauen aurrean, talde ultrakatolikoak autobusak daraman mezua "binilo handi" batekin estali eta  lelo berri "oso deigarriak" jarriko ditu "transexualitatearen kontrako kanpainari eusteko".

"Hainbat milioi euro" kostatu zaien autobusa bihartik aurrera kaleetatik zirkulatzea espero dute taldekoek, baina Madrilgo Udalak esan dien arabera, "adi" egongo da jarriko dituzten mezuekin, eta behar bada, lehenengo kasuan bezala sendotasun berdinarekin jardungo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Gizartea albisteak Homofobia mapa Albisteak LGTBI+ albisteak Ultraeskuina