Gizartea -

TRANSFOBIA

Epaitegi batek zirkulatzeko debekua ezarri dio autobus transfobikoari

Kautelazko neurria ezarri dio epaitegiak. Transexualitatearen aurkako mezua ezabatzen ez badu, autobusak ez du zirkulatzeko baimenik izango.

HazteOir talde ultrakatolikoaren autobus transfobikoa. Argazkia: EFE
HazteOir talde ultrakatolikoaren autobus transfobikoa. Argazkia: EFE
HazteOir talde ultrakatolikoaren autobus transfobikoa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo 42. Instrukzio Epaitegiak behin-behinean zirkulatzeko debekua ezarri dio Hazte Oir talde ultrakatolikoaren autobus transfobikoari, transexualitatearen kontrako mezua ezabatzen ez duen bitartean.

Atzoko data duen idatziaren bitartez jakinarazi du epaileak kautelazko neurria. Dena den, helegitea aurkez dezakete aldeek. Madrilgo Fiskaltzak autobusa behin-behinean geldiarazteko eta ibilgailu horren zirkulazioa debekatzeko eskatu zion epaitegiari.

Epailearen esanetan, talde ultrakatolikoa ez da bere ideiak azaltzera mugatzen; aitzitik, autobusean irakur daitekeen mezuak sexu orientazio "desberdina" duten pertsonen "duintasuna" kaltetzea du helburu.

Madrilgo Udalak Espainia zeharkatzeko asmoa zuen autobusa geldiarazi zuen. "Mutilek zakila dute. Neskek, alua. Ez zaitzatela engaina. Gizona bazara, gizona zara. Emakumea bazara, hori izaten jarraituko duzu" mezua du idatzita autobusak bi aldeetan.

Hazte Oir taldeak kanpainari eutsiko dio, mezua aldatuta

Hazte Oir talde ultrakatolikoak Madrilgo Udala salatuko du autobus transfobikoa geldiarazteagatik, haren esanetan, "legez kontra". Halaber, transexualitatearen kontrako kanpainari eutsiko dio, baina mezua aldatuko du.

Ignacio Arsuaga Hazte Oir taldeko presidenteak gaur prentsaren aurrean adierazi duenez, ez dira "kikilduko" eta kanpainarekin jarraituko dute epaitegiak ezarritako kautelazko neurriak beteta. Hori dela eta, eztabaida eragin duen mezua erretiratuko dute.

Autobusak orain daraman mezua binilo batekin estali, lelo berriak jarri eta berriro errepidera aterako dutela ziurtatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Gizartea albisteak Homofobia munduan Gaurko azken ordukoa Madril LGTBI+ albisteak Ultraeskuineko alderdi politikoak