Gizartea -
Autobus transfobikoa
HazteOirren autobusa galarazteko modua aztertzen ari da Getxo
Herria "aniztasunaren aldekoa" eta "aukera sexual guztiekin tolerantea" dela aldarrikatu du Udalak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Getxoko Udalak errefusatu egin du HazteOir plataformak haur transexualen aurka sustatutako kanpaina, eta haren autobusa herrian sartzea galarazteko modua aztertzen ari direla aurreratu du.
Agiri batean, udalak nabarmendu du Getxo "aniztasunaren aldekoa" dela, eta "tolerantea aukera sexual guztiekin". Horren haritik, herriak "berdintasunaren aurkako" eta "gorrotoa sustatzen duten" kanpainak errefusatzen dituela gaineratu du.
Udal gobernuaren arabera, HazteOirren autobusa "aniztasunaren aurkakoa da". Horregatik, "udal eskuduntzen arabera", hura galarazteko modua aztertzen ari direla ohartarazi du.