Gizartea -

Autobus transfobikoa

HazteOirren busa geldiaraz dezaketen aztertzen ari dira Gasteizen

Autobus transfobikoak martxoaren 11n eta 12an pasatu asmo du Arabako hiriburutik.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. EiTB
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. EiTB
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak adierazi du HazteOir plataformaren autobus transfobikoa galarazi dezaketen aztartzen ari direla, ez baitator bat "sexu aukera guztiekin tolerantea den hiri batekin".

Agiri batean, alkateak “arbuio sakona” adierazi du kanpaina horren aurrean, eta nabarmendu du Gasteizek defendatu egiten dituela eskubide sexualak eta sexu bazterkeriaren aurka borroka egiteko NBEk onartutako ebazpena.

Urtaranek gogorarazi duenez, urtarrilaren 13ean Udaleko talde guztiek adierazpen instituzional bat adostu zuten, genero nortasun guztiei errespetua agertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Araba Gasteiz albisteak Eguneko albisteak