Gizartea -

Bus transfobikoa

Iruñak 'bide guztiak' aztertuko ditu, HazteOirren busa galarazteko

Autobus transfobikoak Iruñetik pasatu asmo du martxoaren 5ean eta 6an.

Joseba Asiron Iruñeko alkatea. EiTB
Joseba Asiron Iruñeko alkatea. EiTB
Joseba Asiron Iruñeko alkatea. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak arbuioa agertu dio HazteOir plataforma ultrakatolikoak haur transexualen aurka sustatutako autobusa. Ibilgailu horrek Iruñetik pasatu asmo du martxoaren 5ean eta 6an, mezu transfobikoak erakutsita.

Horren ildotik, Udalak autobusa Iruñetik ez pasatzea eskatu du, "genero aniztasunaren aurkoakoa" baita.

Bozeramaileen Batzordeak babesa adierazi die transexualen eskubideei, "bereziki adingabeei".

Testuinguru horretan, Joseba Asiron alkateak iragarri du "bide guztiak" ikertzen ari direla "autobusa etor ez dadin".

Bestalde, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak Fiskaltzara joko du autobusa Nafarroan Foru Erkidegoan sartzen bada, mezu transfobikoak delitu ote diren ebatzi dezan.

Halaber, Nafarroako Gobernuak errefusatu egin du HazteOirren kanpaina, eta adierazpen instituzional bat onartu du "pertsona guztien eskubideen alde".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Nafarroa Eguneko albisteak