Gizartea -

TRANSFOBIA

Donostiako Udalak 'non grato' izendatu du autobus transfobikoa

Udalak aho batez hartu du erabakia.

HazteOir talde ultrakatolikoaren autobus transfobikoa. Argazkia: EFE
HazteOir talde ultrakatolikoaren autobus transfobikoa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiak "autobus non grato" izendatu du Hazte Oir talde ultrakatolikoaren ibilgailu transfobikoa, Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztien babesareki.

EAJ, PSE-EE, EH Bildu, PP eta Irabazi taldeetako ordezkariek idatzi bat adostu dute, eta autobus transfobikoa Donostiako kaleetan barrena ibiltzea saihesteko beharrezko diren neurri legal guztiak hartzea erabaki dute. Aipaturiko autobusak transexualitatearen kontrako mezuak zabaltzen ditu.

Pertsona guztiek, eta bereziki adingabeek, errespetua eta aniztasuna oinarri izango dituen marko batean hazteko eskubidea dutela azpimarratu du Donostiak, "beren identitatea adierazteagatik erasorik edo jazarpenik jasan beharrik gabe".

Halaber, ezberdinen arteko elkarbizitza balore bat izatea eta pertsona guztiek errespetuz eta askatasunez garatzeko eskubidea izan dezatela nahi du. Aldi berean, pertsona guztiek sexu identitaterako duten eskubidea aldarrikatu du Donostiako Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Madril gaur