Gizartea -

Zirkulazioa

Hiru zauritu, horietatik bi larri, istripu batean, Berriobeitin

Bestalde, kamioilari bat zauritu da angurriz kargatutako kamioi bat irauli ostean, Villabona parean (Gipuzkoa), A-15 autobian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru lagun zauritu dira, horietatik bi larri, 17:29 aldera jazo den istripu batean, N-240-A errepidean, Berriobeiti parean (Nafarroa).

Bi ibilgailuk talka egin dute, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Zaurituen artean haurtxo bat dagoela jakitera eman dute.

Zauritu bat Villabonan

Bestalde, kamioilari bat zauritu da arratsaldean, angurriz kargatutako kamioi bat irauli ostean, A-15 autobian, Villabona parean (Gipuzkoa), Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 16:20 aldera jazo da. Kamioia irauli egin da Andoaingo noranzkoan zihoanean, iturri berdinen arabera.

Gidaria harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Ondoren Donostiako Ospitalera eraman dute.

Autobiako bi noranzkoak itxita geratu dira, zama errepidean sakabanatuta geratu delako, Nafarroako noranzkoan. Hala ere, 17:00ak aldera erreietako bat zabaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea