Gizartea -

Huescan

Amurrioko eskiatzaile bat erreskatatu dute Candanchun, istripua izanda

27 urteko gizonak hanka apurtu du pistetatik kanpo eskiatzen ari zela.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amurrioko 27 urteko eskiatzaile bat erreskatatu behar izan zuen atzo Guardia Zibilak, Candanchuko (Huesca) eski-estazioko pistetatik kanpo eskiatzen ari zela hanka bat apurtu ostean.

Astelehen honetan Guardia Zibilak jakinarazi duenez, ezbeharra "Tubo de la Zapatilla" aldean gertatu zen; eskarmentu handiko eskiatzaileak ibili ohi dira bertatik eskiatzen.

Amurrioko 27 urteko gizonezko bat da zauritutakoa, A.O.L.. Guardia Zibilaren talde bereziak erreskatatu zuen, eta helikopteroz eraman zuten Huescako San Jorge ospitalera, bertan artatu zezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio gaur Espainiako eski estazioak Gaurko azken ordukoa Erreskateak mendian Aiarako kuadrilla gaur Candanchu