Gizartea -

Bilaketa

Amaitutzat eman dituzte Marta del Castilloren bilaketa-lanak

Alamillo zubiaren ingurua miatu ondoren, urpekariek ez dute Marta del Castillorekin zerikusirik izan dezaketen objekturik aurkitu.

Urpekariek bost egun eman dituzte Guadalquivir ibaian. Argazkia: EFE
Urpekariek bost egun eman dituzte Guadalquivir ibaian. Argazkia: EFE
Urpekariek bost egun eman dituzte Guadalquivir ibaian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marta del Castilloren gorpua Guadalquivir ibaian (Sevilla) bilatzeko lanak amaitutzat eman dituzte ostiral honetan, ingurua miatu duten bost egun hauetan ez baitute arrastorik aurkitu. Poliziaren iturriek jakinarazi dutenez, aurretik arakatu ez duten eremuan bilatu dute gaztearen gorpua.

Bilaketa-lanak 10:05ean jarri dituzte martxan, baina gaur goizean lainoa altxatu da Sevillan, eta ingurua ondo ikusteko zailtasunak izan dituzte urpekariek. Alamillo zubiaren ingurua miatu ondoren, amaitutzat eman dituzte bilaketa-lanak.

Guadalquivir ibaia bederatzi eremutan banatu dute, baina ibaitik hainbat objektu atera dituzten arren, ez dute Marta del Castillorekin zerikusirik izan dezaketen arrastorik aurkitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Marta del Castillo auzia Espainia argazkiak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur