Gizartea -
Bilaketa Guadalquivir ibaian
Alamillo zubipean dabiltza Marta del Castilloren bila
Aurreikusitakoaren arabera, gaurkoa izango da Guadalquivir ibaian egingo dituzten bilaketa-lanen azken eguna.
Agentziak | Erredakzioa
Marta del Castilloren gorpua Guadalquivir ibaian aurkitzeko bilaketa-lanak goizeko 10:05ean jarri dituzte gaur martxan, nahiz eta zeregin horretan dihardutenek ondo ikusteko zailtasunak dituzten, Sevillan dagoen lainoa dela-eta. Gaurkoa aipatu bilaketa-lanen azken eguna izatea espero da.
Operatiboko iturriek jakitera eman dutenez, Alamillo zubiaren inguruan egingo dute lan urpekariek egun osoan. Asteartean ere bertan jardun zuten arren, gaurkoan ibaiertzetik ibaiertzera arituko dira, eta ez soilik gune jakin batean zentraturik.
Atzoko egunez, 19:50 ingurura arte luzatu ziren bilaketa-lanak, eta hasiera batean miatzea aurreikusten ziren bederatzi guneetatik haratago egon ziren bila.