Gizartea -

Zientzia

Lurraren antzekoak diren 7 planeta aurkitu dituzte

Planetek ozeanoak izan ditzakete eta, hortaz, baliteke bizia egotea bertan.

TRAPPIST-1f planetaren balizko azala. Infografía: NASA Infografia: NASA
TRAPPIST-1f planetaren balizko azala. Infografía: NASA Infografia: NASA
TRAPPIST-1f planetaren balizko azala. Infografía: NASA Infografia: NASA

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurraren antzekoak diren zazpi planeta dituen izar-sistema bat aurkitu dute gure planetatik 40 milioi argi-urtera baino ez, NASAk iragarri duenez. Baliteke planetotan ozeanoak egotea, eta, horrenbestez, bizia ere bai.

Nazioarteko astronomo talde batek egin du aurkikuntza, eta Nature aldizkarian publikatu dute.

Lurraren tamainako planeta gehien dituen sistema da orain aurkitutakoa, eta azalean ur likidoa izan dezaketen planeta gehien dituena ere.

TRAPPIST-1 izarraren inguruan daude planetok, eta, sei gertuenetan, temperatura 0-100 ºC-koa izan daiteke.

Orain deskubritutako planetak orbita lauetan ari dira biraka, Eguzkiarena baino 7.000 aldiz gutxiagoko distira egiten duen TRAPPIST-1 izar ñimiño ultra-hotzaren inguruan.

Ikerketaren egilea Michaël Gillon da, Liejako Unibertsitateko STAR Institutuko irakaslea, eta oso pozik agertu da egindako aurkikuntza dela eta: “Sistema planetario ikusgarria da, ez bakarrik horrenbeste planeta topatu ditugulako, baizik eta Lurraren antzeko tamaina dutelako guztiek!”, adierazi du agiri baten bidez.

Zientzialarientzat sistema berria oso garrantzitsua da, astronomia neurrietan Lurretik hurbil dagoelako, zazpi planetak Lurraren tamainaren antzekoak direlako, izarra oso txikia delako eta mundu horretako klima eta atmosfera ikertzeko prozesua erraztuko duen berezitasuna duelako.

Zazpi planetak TRAPPIST-1 izarra baino 80 aldiz handiagoak dira eta, ondorioz, ez da argi askorik sartzen izarraren aurretik igarotzean.

Horrek ikertzaileen lana errazten du, fotometriaren bidez osagai kimikoak identifikatzerakoan.

“Izar oso txiki bat topatu dugu, beste kasu batzuetan ez bezala. Horregatik ageri dira planetan magnifikatuta”, azaldu du Amaury Triaud Cambridge Unibertsitateko irakasleak.

Lehendabiziko azterketak amaituta, zientzialariak ikerketa zorrotzagoak egiteko fasea abiaraziko dute, “klima ikertzeko eta planeten osagai kimikoak ezagutzeko, bizitzarik dagoen argitzeko”.

Ikerketa zenbait urtez luzatuko dela eta bizitzarik dagoen jakiteko hamarkada bat beharko dutela zehaztu du Triaudek.

Michaël Gillonek zuzendutako ikertzaile taldea 2010ean hasi zen Eguzki Sistema arakatzen TRPPIST izeneko teleskopio robotikoaren bidez, Txilen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eguneko albisteak Zientzia berriak Lurra albisteak Astronomia albisteak Planetei buruzko albisteak gaur Kosmosa