Gizartea -

Inauteriak

Inauterietan erabilitako animalia hilei buruzko ikerketa abiatu dute

Twitter eta Facebook sare sozialetan hainbat salaketa eta kexa jaso ostean hartu du erabakia Nafarroako Foruzaingoak.

Animalien gorpuak jendaurrean erakutsi zituzten inauterietan. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa
Animalien gorpuak jendaurrean erakutsi zituzten inauterietan. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa
Animalien gorpuak jendaurrean erakutsi zituzten inauterietan. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iturengo eta Zubietako inauterietan azeri eta basurde hilak erabili direla eta, ikerketa abiatu du Nafarroako Foruzaingoak. Ohar bidez jakinarazi duenez, gutxienez lau pertsonak odolez eta animalien gorpuzkiez zipriztindu zituzten bisitariak.

Foruzaingoak hildako animalien erabilerari buruzko argazki ugari jaso ditu Twitter eta Facebook sare sozialetan. Hori dela eta, Foruzaingoa Maria Jose Bereau Iturengo alkatearekin harremanetan jarri zen, eta hildako animaliak publikoki erakustea debekatuta dagoela jakinarazi zion. Alkateak, bere aldetik, jarrera horiek eragozteko konpromisoa hartu zuen.

Animalia basatiak eta horien bizilekuak babesteko Foru Legearen zortzigarren artikuluaren arabera, debekatuta dago animalia basati bizidunen, hildakoen eta gorpuzkien jabetza, naturalizazioa, trafikoa eta salerosketa, inportazioa, esportazioa eta erakusketa barne.

Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez, egileak identifikatzeko lanetan ari dira, eta aurpegia estalita bazuten ere, batzuk identifikatu dituzte jada. Gainera, horietako batzuk adin txikikoak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Inauteriak Euskadin 2024 Gizartea Albisteak Foruzaingoaren albisteak Animalia basatiak Ehiza handia albisteak